Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de ELENA MARTIN: "Ekonomia Ministerioan ekonomiaz ez dakien ministrorik jartzea ez zaie bururatzen. Hezkuntzan bai, ostera".

  • Elena Martin Hezkuntzaren Psikologia gaiko irakaslea da Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Oso gazte hasi zen unibertsitateko irakasle gisa, Psikologia ikasketak amaitu bezain pronto. Eta gaztea izanik ere, Hezkuntza Ministerioan jardun zuen lanean 11 urtean. Besteak beste, Gimeno Sacristán, Angel Perez, Cesar Coll, Angel Rivier, Jesus Palacios eta Alvaro Marchesiren ondoan. “Izugarrizko esperientzia izan zen, pribilejiatua, baita kostu pertsonal handikoa ere”. Beraiek egin zuten LOGSE legea. 1996an gobernu aldaketarekin batera gobernutik atera eta ordutik unibertsitatean jarraitzen du irakasle gisa eta ikerketan. PSOE agintera itzuli zenean, Hezkuntza Ministeriora sartzeko gonbiteari uko egin zion Martinek. “Bigarren aldiak inoiz ez dira onak izan. Zaila izango litzateke lehenago bizi izan genuen abagune soziala eta pasioa bizitzea. Egun, beste garai bat da eta ez nuen zerbait ona egiteko aukerarik sumatzen. Gainera, biziki maite dut irakasle lana”.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus