Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Joan Estruch: "Autonomiak garrantzia du, baina ez da hezkuntza sistemak dituen gaitzen irtenbidea".

  • Ikastetxeen autonomiari buruz eta horrek dituen aukerei eta arriskuei buruz hitz egin dugu Joan Estruch-ekin. Hezkuntzan aritu da lanean bere bizitza osoan: irakasle gisa, zuzendari gisa… Bartzelonako unibertsitateko doktorea, Bartzelonako Jaume Balmes institutuko katedraduna, Kataluniako pedagogia elkarteko kidea eta Hezkuntza Administratzaileen Europako foroko kidea da. Ikastetxeen kalitatearen eta autonomiaren gaian sakondu du, eta gaiarekin zerikusia duten hamaika artikulu eta liburu idatzitakoa da.

    Estruchen arabera, eskola autonomia ez da kontzeptu zehatza, baina ikastetxe batek bere heziketa proiektua lantzeko eta kudeatzeko duen gaitasuntzat har dezakegula dio. Hori bai, haren iritziz, garbi dago sistema autonomoa bideragarria izan dadin, irakasleak, zuzendaria eta zuzendaritza taldea ikastetxeko partaide sentitzea ezinbestekoa dela.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus