Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Argitxo egutegiak: ikasgelan, atsedenaldian eta etxean, euskaraz.

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 125, 2008, págs. 26-27
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hezkuntza arloan euskararen erabilera bultzatzeko hainbat ekimen egiten dira geurean, eta horietako bat da Ikastolen Elkarteak duela urte batzuk abian jarri zuena: Argitxo Egutegiak. Euskaraz Bizi egitasmoaren baitan abiatu zuten eta helburua, eskolan zein eskolatik kanpo, haurrek euskaraz hitz egitea eta jolastea da. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleengan eragiteko tresna egokia da, izan ere, eskolaren eta familiaren arteko elkarlana bideratzen baitu, gurasoei ere egitasmoan parte hartzeko aukera eskainiz. Hik Hasi aldizkariaren 109. alean, ‘Goza nazazu gehiago’ atalean, Hizkuntzaren transmisioan familia da gakoa izeneko artikuluan aipatzen zen moduan, ezinbestekotzat jotzen baitu Euskaraz Bizi proiektuak, haurraren hizkuntz ohituretan eragiteko, eskola esparruan egiten denaren nolabaiteko luzapena hortik kanpo ere jasotzea, kasu horretan, etxean bertan. Hori ahalbidetzeko prozedura zehatza bideratzen da: egutegian agertzen diren jolasak horiei buruzko gurasoentzako ikastaroekin uztartzen dira eta emaitza hobea lortzen da horrela. Gurasoen eta irakasleen parte- hartzearekin eramaten dute aurrera Argitxo Egutegiak izeneko proiektua.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno