Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Irakutrezin: kutremaileek egindako aldizkaria.

Aitor Urriarte

  • Gazteentzat eta gazteek egindakoa den Irakutrezin aldizkaria izan da edozein taldetan hizkuntza erabileran eragiteko Ttakun Kultur Elkartetik baliatu dugun metodologia. Eta aldizkariarekin lortutako emaitzek esku-hartze horren gakoak irudikatzen dituzte.

    Metodologia berri horrek taldean eta lidergoan du oinarri. Eraldatze prozesua proposatzen da, martxan dagoen edo propio horretarako sor daitekeen jarduera baten bidez. Taldeari, ezaugarri jakinak izango dituen erronka proposatzen zaio, eta liderren laguntzaz, aurrera atera behar dute.

    Hezitzaileek Asko Egin Dezakete metodologiaren bigarren urratsa da (metodologia horri buruzko informazio gehiago aurki dezakezue Hik Hasi aldizkariaren 101. eta 102. aleetako ‘…goza nazazu gehiago’ atalean. Orain arte, haur edo gazteen hizkuntzan modu zuzenean eragiten genuen, eta bakarkako harremanean edo talde txikietan, hizkuntza ohituretan, modu errazean eragiten genuen. Era berri horretan, taldekideen arteko hizkuntza erabileran eragiten dugu, eta dinamizatzailea apurka-apurka desagertzea lortzen dugu.

    Irakutrezin 1997. urtean kaleratu zen, eta gaurdaino, hiru erakunderen elkarlanaren emaitza izan da: Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzua, herriko ikastetxeak eta Ttakun Kultur Elkartea. Orain bi urte, metodologia berria martxan jarrita, DBHko ikasle batzuei desafioa egin, eta erredakzio taldea eratuta, aldizkaria berritzea proposatu genien. Aldizkarian berrikuntza nabarmenak lortzeaz gain, taldea motibatzea lortu dugu, eta gazte gehiagok irakurtzen dute aldizkaria.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus