Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Alfonso Sastre: "Gure hitzik preziatuenak “elkartasuna” izan behar du beti".

  • Aurkezpenik behar ez duen gizona da Alfonso Sastre. Bizi guztian zehar egindako lanari buruz aritzeko, sarreratxo hau ez, aldizkariaren ale mordoxka beharko genuke. Esan dezagun, laburbilduta, filosofoa eta idazlea dela. Genero guztietan aritua da, baina antzerkigintzan aritu da, batez ere, eta zentsuraren itzala izan du gainean urte askoan. Irakasle ere ibili zen Kaliforniako San Diego unibertsitatean, 1987-88 ikasturtean.

    82 urte bete berri ditu, Madrilen, 1926. urtean, jaio zen euskal herritar honek. Izan ere, Telesforo Monzonek behin esan zion moduan, euskal nortasuna du Sastrek. Euskal Herriak erakarrita, Hondarribira bizitzera etorri zen Eva Forest emaztearekin batera, duela 30 bat urte.

    Gai askoren gainean idatzi du Alfonso Sastrek bere ibilbidean zehar, eta, tarteka, hezkuntzari buruz ere aritu da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus