Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Herri Ametsa ikastola: Eskolaz kanpoko jarduerak, euskara indartzeko.

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 129, 2008, págs. 30-31
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Ikastetxeek eskola orduz kanpoko jarduera (EOKJ) asko eskaintzen dituzte, eta horien helburu nagusia haurren eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea izaten da. Hori lortzeko, eraldaketa prozesua martxan jartzea proposatzen dugu.

      Proiektua ikastetxearen egituran txertatu behar da eta koordinatzailearen lidergo maila eta proiektua garatzeko gaitasuna kontutan izan behar dira, erakundearen antolaketan, alde estrategikoan eta operatiboan parte hartuz.

      Diagnosia egin ondoren, beharrezkoa da koordinatzailearen eta hezitzaileen artean talde izaera lantzea. Hezitzaileek Asko Egin Dezakete metodologian (metodologia horri buruzko informazio gehiago izateko, Hik Hasi aldizkariaren 101. eta 102. aleetako ‘…goza nazazu gehiago’ atala begira dezakezue) trebatu, estrategiak eta tresnak hezitzaileen eskura jarri eta horien jarraipena egiten da; talde izaera lantzean, erreferente papera indartzean eta jarduera erakargarriak eskaintzean dago funtsa.

      Eraldatze prozesu horri, 2006-2007 ikasturtean ekin genion Donostiako Herri Ametsa Ikastolan, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren babesarekin, ikastola horretako EOKJk indartzeko irizpideak landuz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno