Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Patxi Izagirre: "Haurrei heriotzaren aurrean minaren adierazpena normalizatzen erakutsi behar diegu".

  • Heriotza. Suizidioa. Zirrara sortzen duten kontzeptuak dira. Bizitza naturaltasun osoz bizitzen badugu ere, heriotza, bizitzaren azkena, tabua da gure eguneroko elkarrizketetan. Mingarria da, deserosoa, eta inguruan gertatzen denean, gertuko norbait hiltzen denean, egoera hori kudeatzea, gure sentimenduak bideratzea, ez da erraza izaten. Patxi Izagirre psikologoa eta psikoterapeuta da, eta heriotzaren aurrean sortzen diren egoerak lantzen laguntzen du, dolu prozesuak bideratzen, eta horiek egoki egiten. Gero eta hedonistagoa den gizartean bizi garela uste du eta minaren aurrean ere, gero eta atrofiatuago gaudela. Inguruan heriotzen bat baldin badago, horren aurrean, erantzun normalizatua, itxaropentsua eta baikorra ematea sekulako ikasgaia dela dio, baina beste aldera begiratzen badugu, gerora, akaso, patologiak sortzeko arrisku gehiago izango duela pertsona horrek. Beraz, guztioi zaila egiten zaigun arren, heriotza ahalik eta naturaltasun handienaz bizitzea askoz ere osasuntsuagoa litzateke. Eskainiko duen ikastaroan, bide horretan, irakasleek ikasleekin landu ditzaketen alderdiei buruz arituko da, eta ikastetxeek heriotza kasuen aurrean protokolo bat izateak duen garrantziaz mintzatuko da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus