Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoa

Kontxi Aizarna, Joxean Urbieta, Iñaki Lasa Nuin

  • Ikastaroak, Imanol Urbietaren ekarpen pedagogikoari buruzko gogoeta egiteko helburua du. Ekarpen hori ez da soilik musikaren ingurukoa izan, ekarpenik handiena, pedagogia arloan egin duela esan daiteke, beti ere, euskal nortasuna eta euskara bultzatzeko ahalegina eginez. Berrogei urte badira Urbietak ildo pedagogiko hori sortu zuela, baina balio modernoak indartzen ditu eta egungo eskoletan aplikagarria da, zalantzarik gabe. Musika guztion ondasuna da eta haren bidez hainbat bizipen izan ditzakegu; horiek alboratu gabe, musikaz denok gozatzeko dugun eskubidea aldarrikatu nahi da eta hainbat gaitasun lantzeko tresna izan daitekeela erakutsi. Josu Txapartegi musikariaren koordinaziopean Kontxi Aizarna irakaslea, Joxean Urbieta musika irakaslea eta Iñaki Lasa musika irakaslea arituko dira ikastaroa eskaintzen. Orriotan, Imanol Urbietaren ekarpenari buruzko gogoeta egin dute lauek doinu librean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus