Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Alizia Stürtze: "Hezkuntza erabat politizatu da, eta zenbait lekutan Euskal Herria bera ere ezin da aipatu".

  • Euskal curriculumaren beharraz behin baino gehiagotan mintzatu da Alizia Stürtze, eta itxaropenez hartzen du martxan dagoen proiektua, baina oraindik lan handia dago egiteko bere ustez. Izan ere, Euskal Herria aipatze hutsa zentsurarako arrazoia da maiz gaur egun, eta hori oso ongi ezagutzen du egun testugintzan eta material osagarriak egiten aritzen den emakume honek. Gaiak argitaletxeko arduraduna da eta euskal gaiak lantzen dituzte, batez ere euren lanetan. Historialaria izanik, ikasleei geure historia irakasteak duen garrantziaz aritu gara Stürtzerekin, eta garai batean genituen balioak, mundu ikuskera eta gizarte antolaketa ezagutzea beharrezkoa izango litzatekeela aipatu digu. Denbora tarte laburrean, aldaketa ugari bizi izan ditugu, eta presaka eta abiadura bizian bizi garen garaiotan, euskaldunok berezko ditugun balioak berreskuratu beharko genituzkeela uste du Alizia Stürtzek. Horrek, euskararekin batera, geure herriaren inguruan bestelako ikuspegia emango liguke eta herri nortasuna indartzen lagunduko luke.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus