Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Elisa Heimovaara: "Ikasle batzuek hezkuntza sistema teorikoegia dela diote, eta ez dituela bizitza errealerako prestatzen".

  • Elisa Heimovaara Jyväskylä Unibertsitateko hezkuntza fakultateko irakaslea da. Ikasleak aukeratzeko batzordeko kidea, hiriko hezkuntza batzordeko kidea eta hezkuntza fakultateko nazioarteko harremanen arduraduna ere bada. PISA azterketetan lortutako emaitza onengatik zabaldu da Finlandiaren izena hezkuntza munduan eta emaitza horien atzean ezkutatzen da, besteak bete, irakasleen prestakuntza. Arreta berezia eskaintzen diote irakasleen prestakuntzari eta irakasle izateko gaitasuna erakutsi behar dute irakasle eskoletan ikasi nahi dutenek.

    Baina, azken urtean, hainbeste goraipatu den hezkuntza sistema horren barnean, gertaera larriak izan dira. Bi tiroketa izan dira Finlandiako eskoletan eta horrek talka egin du herrialde horri buruz, bertako hezkuntza sistemari buruz, nazioarteak zuen irudi idealizatuarekin. Heimovaarari horri buruz galdetuta, hezkuntza sistemak horren ardurarik ez duela erantzun digu, arrazoia arazo psikologiko indibidualetan dagoela.

    Bilbon izan ziren Berrikuntzarako hezi izeneko jardunaldietan hartu zuen parte Heimovaarak eta harekin egoteko aukera izan genuen. Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren zutabe den irakasleen prestakuntza izan genuen hizketagai nagusi eta baita horrek etorkizunean izango dituen erronkak ere; horien artean, ikasleak bizitza errealerako prestatzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus