Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Carles Font: "Lasaitasun eta segurtasun fisikoa eta afektiboa ematen duen espazioa eskaintzen badugu, haurrak diren eran azalduko dira".

  • Eskolako irakaslea da Carles Font. Soin hezkuntza da haren espezialitatea eta duela 25 urte murgildu zen psikomotrizitatearen munduan. Bartzelonako Psikomotrizitate Eskolako prestatzaile taldeko kide izan zen eta Gran Canariako Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan gradundokoak zuzendu izan ditu. Gaur egun, eskola bateko irakaslea izateaz gain, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Garapen Psikomotorea ikasgaia ematen du. Irakasleen prestakuntzan psikomotrizitateak dagokion lekua izatea da bere eguneroko borroka.

    Hik Hasik azaroan antolatu zituen "Psikomotrizitate Praktika Haur Hezkuntzan: Pedagogia koherente baten bila" izeneko psikomotrizitateari buruzko jardunaldietan hartu zuen parte Font-ek eta praktika horren garrantzia azpimarratu zuen. Segurtasuna eta errespetua psikomotrizitate gelaren oinarrizko osagaiak dira, eta horiek baldin badaude, baretasun psikikoa egongo da, haurrak seguru sentituko dira, plazerra sentituko dute eta diren eran azalduko dira helduaren aurrean. Haurrak dira gelako protagonista, baina saioa gidatzea helduaren egitekoa da; egoerak manipulatuz bideak eskainiko ditu, eta interesatzen ez zaizkion bideak itxiko ditu haurrek aurrera egin dezaten. Horrekin batera, umorearen garrantzia azpimarratzen du Fontek, gelan klima berezia sortzen duelako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus