Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Begoña Ibarrola: "Emozionalki adimentsua den gizarte batean biziko bagina, gurasoek, eskolak eta gizarteak hezkuntza parametro berberak izango lituzkete".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 135, 2009, págs. 16-23
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Psikologoa eta adimen emozionalean aditua da Begoña Ibarrola, eta, haur zein helduentzat hamaika liburu idazteaz gain, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da. Hamahiru urte daramatza adimen emozionaleko ikastaroak ematen, eta, horrek, tarteka jaioterrira itzultzeko aukera eskaintzen dio, bilbotarra baita, jaiotzaz. Irakasleentzako eta gurasoentzako ikastaroak ematen ditu, eta argi utzi nahi izan du emozionalki adimentsua izatea bizitza osoko prozesua dela, eta, ikastaroek horretan laguntzen duten arren, magiarik ez dutela egiten eta horren atzean lan handia dagoela. Norberak, barnera begiratzeko eta aldatzeko prest egon behar du, eta bere buruarekin lanketa egin behar du, gaitasun emozionalak landu behar ditu, ondoren, ingurukoekin lantzeko. Adimen emozionala eta emozioak kudeatzen ikasteko gaitasunak lantzen dituzte ikastaroetan, eta irakasleak oso gustura geratzen direla azpimarratu du. Irakasleek horrelako prestakuntza jasotzea oso garrantzitsua dela uste du Ibarrolak, besteak beste, ikasgelan emozioak era egokian kudeatzeak, giroa eta, horren ondorioz, irakasteko eta ikasteko prozesua hobetzen laguntzen duelako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno