Eskola Txikiek berezko ezaugarriak dituzte eta, eskola handiagoek normalean eskaintzen ez dituzten aukerak eskain ditzakete. Herrian txertatuta egoten dira, talde heterogeneoak izaten dituzte, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza bultzatzen dute… Ikasleei, irakasleei eta gurasoei elkarlanean eta elkarreraginean aritzeko aukera handiagoa ematen diete eta txikiak izan arren, ikasbide eta aukera handiak eskaintzen dizkiete bertara joaten diren ikasleei. Txikitasunean handi izan daitezkeela erakusten du haien eguneroko lanak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados