Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Etxahun eta manikeismoa

Roberto Manjón Lozoya

  • Edozein pastoralak hiru ezaugarri nagusi ditu:

    1. Herrikoitasuna gaiaren tratamenduan: ideia abstraktoegirik ez;

    era guztietako pertsonaiak baina munduari lotuak (aingeruak eta deabruak bai, baina Jesus, Jainko eta Ama Birjinik ez).

    2. Estilizazioa eta erritualizazioa baliapideetan.

    3. Erabateko manikeismoa: gaizkia/ongia.

    Elementu herrikoi, estilizatu eta erritualizatu guztiek gaizkia/ongia erabateko bereizketa erakustea dute helburu nagusia. Guztionek mundu ikuskera eta moral eztabaidaezin bat azaltzen ditu: dena bere lekuan dago.

    Harrigarria da ideologiek porrot egin duten mende honetan funtsionamolde hau aldatu ez izana; gure gizarte berri honi bete betean dagokion erlatibismoak ez du antzerki zahar hau astindu. Egia da, lehen ez bezala gai abertzaleak sortu direna, baina gaiok ez dute eragiten pastoralaren ikuspegi itxiaren birmoldaketa, ezta erabateko binarismoarena ere.

    Etxahunek, ostera, ez du gaiokin lotura zuzenik. Benetan berriago den arazo-multzo bat dakarkigu, eta beronekin, banaera manikeistak (baliapidetan) irauten duen arren, oinarrian manikeismoaren haustura nabarmentzen da; izan ere Etxaunek familia osoa du beti kontra, baina senideok ez dira, itxaron litekeen legez, türkak.

    Ondorio bi:

    1. Manikeismoak maila erritualean baino ez du irauten.

    2. Pastoral atipiko bat da, zein mamiaren aldetik, zein egituran, zein tradiziozkoen artean, zein gaur egunekoen ondoan.

    Etxahun familiaren aurka jeikitzeko, hala nola heriotza eragiteko, gauza den erromantikoa dugu. Gizabanako eta familia-gizartearen arteko gatazka da gunea, nobela modernoaren hasieratik elaberrigintzan suertatzen den era berean.

    Egileak (Etxahun lruri) ezin du gizabanako/familia haustura hau manikeismo tradizionalaz adierazi: gaiak berak antzezpen sistema desegiten du.

    Gaurko problematika ezin da (bizi dugun eran bederen) antzerki mota honetaz adierazi: Pastoralek folklore mailan iraun dezakete: jatorrizko mailan hilik daude.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus