Miguel Basilio Diaz ikastetxe berezia 80ko hamarkadan sortu zen, komunikazio nahaste larriak dituzten ikasleentzat. Kubako hezkuntza sisteman, ikastetxe bereziek osatutako sare zabala dute; orotara, 437 eskola berezi inguru dituzte. Eta horietan ikasten dute herrialde osoko 40.000 neska-mutilek. Ikastetxe sare horren garrantziaz jabetzeko, ezinbestekoa da 40.000 haur horiek, gutxi gorabehera, eskolatuta dauden haur guztien % 5a direla jakitea.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados