Ba da Euskalerrian oihartzun zabalekoa ez-ezik, behin baten izateduna zan esaerea: «Euskaldun, fededun».
Gaur egun, nahiko eztabaidatsua gertatzen da euskalduna nor dan ala ez zehaztea. Eta euren burua euskalduntzat dabenik askok eurak ez dirala fededunak aitortzen dabe.
Orain dala gitxi arte nabaria zan euskalduna nor zan ala ez; nahi ta Euskalerriko kondairean zehar horren argia izan ez hau beti. Fededun izateari buruz, oraindik zihurtasun handiagoa egoan: euskalduna izatea fededuna izatea bazan, fededuna izatea katolikoa izatea zan. Baina hau, barriz, ez da beti holan izan. XVI. gizaldiari aditzea baino ez dogu. Euskal Iparraldean katolikoak izateaz gain, ba ziran protestantismo barriztatuaren aldekoak edo kalbindarrak.
Esan dogunaz, bideratu dogu zerbait zein dan gure azterketa lan honen helburua.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados