Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Pere Pujolás: "Nazioarteko erakundeen arabera, hezkuntza sistema guztiek ikuspegi inklusiboa izan beharko lukete".

  • Maiatzaren hasieran, 2010eko Berriztapen Jardunaldiak egin ziren Donostiako Zientziaren Kutxagunean. Hobekuntza bidean izenburupean, hainbat hitzaldi eta esperientzia entzuteko aukera izan zen.

    Gonbidatuen artean, besteak beste, Pere Pujolás jauna izan zen. Bartzelonako (Herrialde Katalanak) Vic-eko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatean, Hezkuntza Inklusiboko masterra eta doktoretza programa koordinatzen ditu. Era berean, guztiontzako eskolako aniztasunaren trataera ikertzeko lanean ari den sarea koordinatzen du, eta sei unibertsitatek osatzen dute sare hori.

    Gaur egun, eskolak ematen ditu Hezkuntzako Fakultatean. Dena den, unibertsitatean ez ezik, Bigarren Hezkuntzan eta aholkularitza psikopedagogikoan ere aritu da lanean.

    Ikaskuntzaren egituraketa kooperatiboan, hezkuntza inklusiboan eta irakaskuntzaren autorregulazioan eta pertsonalizazioan burutu ditu bere ikerketa nagusiak, eta horien gainean mintzatu da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus