Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Joxe Amiama: "Eskola eta familia helburu bera duten bi sistema desberdin dira. Elkar onartu behar dugu eta gizatasun handiagoz jokatu".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 156, 2011, págs. 16-23
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Irakasle ikasketak egin zituen Joxe Amiama tolosarrak eta ondoren Atzegin aritu zen 14-15 urtean lanean. Gero, Psikopedagogia ikasi zuen eta familiaren gaiarekin lotutako ikasgai bat izan zuen han. Memento hartan lehen haurra izan zuen eta asko erakarri zuen ikasgai hark: “hemendik bideratuko dut nire profesionaltasuna”, pentsatu zuen. Eta hala izan da. Geroztik, ez du lortu gai horretatik aldentzerik edo askatzerik.

      Atzegin zuen lana utzi eta guraso eskolak eta antzekoak antolatzeari ekin zion. Mondragon Unibertsitatean urtebete jardun zen eta oraindik ere kolaboratzen jarraitzen du, betiere familiaren eta eskola inklusiboaren gaiekin lotutako kontuetan.

      Bien bitartean, Donostiako Irakasle Eskolan aritu da eskolak ematen sei urtetan, eta aurten du lehen ikasturtea Filosofia eta Hezkuntzaren Zientzien Fakultatean.

      Guraso eskolekin, irakasleekin eta Berritzeguneekin aritu izan da. Berritzeguneetan eta ikastetxetako klaustroetan une honetan elkarbizitza planak aurrera ateratzeko, familia eta irakasleen arteko harremanak nola hobetu ari da garatzen eta irakasle eta gurasoei formazioa ematen dihardu.

      Eta etxeko esperientzia ere ezin ahaztu. Bi seme-alaben aita izanik, hori ere ikasketa iturri izan da.

      Alde biak ezagutzen ditu, beraz. Eta ondorio bat, behintzat, argi atera du: familiei eta eskolari buruzko jarrera baikorra eduki behar dugula. Denok ari gara ahaleginak egiten, eta ikuspuntuak leundu behar ditugu, gizatiartu egin behar dugu, Joxe Amiamaren ustez.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno