Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Jordi Sole i Camardons: "Gauza bat prestakuntza linguistikoa da, nola hitz egiten den, gramatika, lexikoa… Eta bestea, prestakuntza soziolinguistikoa, hizkuntza batean hitz egiteak duen balioa, garrantzia, jarrera; hori dena ere irakatsi egin behar da".

  • Bizitza osoa soziolinguistikari lotuta darama Jordi Sole i Camardons katalanak. Afizioak, ofizioak eta katalanaren egoerak sortzen dion egonezinak eraman dute horretara. Unibertsitateko ikasketan zebilela, 4. mailan ohartu zen kezka horiek soziolinguistikaren bidez bidera zitzakeela. Katalunian hizkuntzak gauza guztietarako duen garrantzia ikusita eta, gainera, gaztelania katalana ordezkatzen ari zela ohartuta, gizarte hori aldatu nahi zuen, eta, horretarako, soziolinguistikak aukerak ematen zituela ikusi zuen. Horregatik, abertzale gisa, gatazkaren soziolinguistika hedatzen jardutea erabaki zuen.

    Jardun horretan, 16 liburu argitaratu ditu. Valentziako bi lagunekin batera, lehen hiztegi soziolinguistikoa idatzi zuen, 2001ean. Handik pare bat urtera, ingelesezko bertsio bat agertu zen, eta, gero, haren beste bertsio bat, gaztelaniazkoa. Bi eleberri ere idatzi ditu, eta horietan ere bere gaitik atera gabe aritu da. Eta azken lana editore gisa egin du. 1936ko testu bat argitaratu du. Gerra Zibila baino pixka bat lehenago argitaratu zen, baina, Gerra Zibilean, Francok erre egin zuen. Beraz, argitaratu ez balitz bezala zegoen, eta Jordi Sole i Camardons izan da lan hori hartu duena. Testu interesgarria iruditu zaio, soziolinguistikaren hasierarekin lotuta dagoelako, haren ustez, soziolinguistikaren ideologia 60ko hamarkada baino lehen hasi baitzen.

    Bigarren Hezkuntzako irakasle aritu da urte askoan, eta institutuko katedraduna da duela urte eta erditik hona. Irakasle lanetan ere asko ikertu eta aztertu du hizkuntzaren jarreren inguruan.

    Soziolinguistika Klusterrak gonbidatuta etorri da Euskal Herrira, IV. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian parte hartzera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus