Kontagintzaren bereiztasunetatik bat bi mailatara jokatzea da noski. Lehenengo eta agerian kontakizuna ematen zaigu, gertakizunak. Irakurlearen arreta berorrek darama. Baina gertakizun, pertsonaia, giro eta kontamoldearen bitartez bigarren maila eraikitzen doa kontalaria. Bigarren maila hau honetan datza: kontakizuna eremu zabalago batetan kokatua sumetzean, hau da, autoreak eraiki nahi izan duen mundu literarioaren barruan.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados