Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Estoniako Hezkuntza Sistema: independentzia lortu berri duen herri baten Hezkuntza Sistema ezagutuz.

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 161, 2011, págs. 8-15
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hik Hasik Tallinnera bisita egin du Infancia aldizkarikoekin Estoniako Hezkuntza Sistema ezagutzeko; batetik, independentzia lortu berri duen (1991n) herrialdea delako, eta, bestetik, hizkuntza berreskuratzeko eskoletan lan handia ari direlako egiten.

      Euskal Herria halako bi da hedaduraz Estonia, 45.000 km karratu baititu; aldiz, Euskal Herriko biztanleen erdia du, 1.374.510. Tallinn hiriburuan bizi da estoniarren herena, 403.000 herritar. Beste herrialde baltikoetako herritarrak ez bezala, etnikoki eta linguistikoki finlandiarraren senide da estoniarra, eta harreman kultural handia du Eskandinaviarekin.

      Estoniako kultura ahoz aho transmititu da mendez mende, inguruko nazioen okupazioei aurre eginez. Horren ondorioz, Estoniako kultura oso aberatsa da kantu, olerki eta ipuinetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno