Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Idoia Tremor eta Maider Gonzalez: "Eredu hau zalantzan jartze hutsarekin gauza asko ari dira egiten irakasleak hezkidetzaren alde".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 166, 2012, págs. 16-24
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hamar urteko ibilbidea ospatzen ari da Bilgune Feminista. Sorreratik, Bilguneko kideek hezkuntza, jendarte aldaketarako landu beharreko eremu estrategiko eta ezinbestekoa dela ulertu izan dute. 2003. urtean Minimoen Taula osatu zuten hezkuntza eragile ugarirekin hezkidetza posible izan zedin konpromiso batzuk markatuz. Hurrengo urtean, Hezkidetza Gida lan-tresna praktikoa sortu zuten, hezitzaileei zuzenduriko aholku eta proposamen multzoa; eta geroago gida praktikara eramateko tailerrak sortu zituzten. Orain, Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoa prestatu dute, hezkuntza eragileei formazio, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatzen dien plan integral bat.

      Maider Gonzalez eta Idoia Trenor hezkuntza sistema barrutik eraldatzeko lanetan ari dira, errotik kontzeptu aldaketa bat proposatuz: Hezkidetza. Biek pasioz eta arduraz hitz egiten dute heziketaz eta feminismoaz, eta bien uztarketatik etorriko den jendarte aske, kritiko, justu eta solidarioaz.

      Historian zehar, aurrerapauso asko eman direla diote, baina oraindik minimo asko ez direla betetzen diote. Edukietan, materialetan, metodologian, ebaluazioan, ikastetxearen antolamenduan edota espazioaren eta denboraren erabileran eragin behar dela diote, ezkutuko eraso sexistak saihesteko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno