Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Literatura klasikoa ikasleen eskura.

  • William Shakespeare, Julio Verne, Miguel de Cervantes eta literaturako beste klasiko handi batzuk Lekeitioko Eskola Publikora iritsi dira.

    Hainbat mendetan goraipatuak izan diren maisu handi horien lana ikasle guztien eskura jarri nahi dute bertako irakasleek. Horretarako, Klasiko Unibertsalen Tertulia Literario Dialogikoak proiektua jarri dute abian.

    “Helduentzako literatura” gisa sailkatuta dauden arren, kulturalki ipinitako etiketa hori apurtu nahi dute, lan klasiko horiek irakurriz eta eztabaidatuz: lekeitiarrek frogatu nahi dute ikasle guztiek ahalmena dutela lan horiek ulertzeko eta gozatzeko. Aurtengo Karmele Altzueta Hezkuntza Berriztapen saria jaso du esperientziak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus