Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Mikel Olano: "Irakasleek, gurasook eta udalek osaturiko elkarlan markoa ideala da hezkuntzarako eta herri proiekturako".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 169, 2012, págs. 16-22
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Mikel Olano Gipuzkoako Eskola Txikietako Koordinakundeko lehendakariak Altzok eskolan hartu du hik hasi aldizkaria. Eskola ederra da Altzokoa, berria, eta tamaina ederrekoa. Baina berehala argitu du, “hau ez da eskola txikien errealitatea, hau helburua da, eta salbuespena”. Azpiegitura aldetik egoera okerragoan ei daude Gipuzkoako eskola txiki asko eta asko, eta horien egoera hobetzea da Koordinakundearen lanetako bat, eta helburu nagusia eskola txiki bat bera ere ez dezatela itxi.

      27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan, eta hilabete honen hasieran euren 25. festa ospatu dute Larraulen. Data biribila ospatzeko, haatik, festaz gain hainbat ekitaldi egin dituzte, otsailean Andatzako eskola txikiari laguntzeko egindako ekitaldiekin hasi eta datozen hilabeetan ere jarraituko dutenak, eskola txikien azken 25 urteotako ibilbidea, gaur egungo egoera eta geroko erronkak jasotzen eta azaltzen dituen dokumentala egin baitute, eta berau zabalduko baitute nonahi.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno