Gasteizko museorik berriena da, baina, hiriko, eta are gehiago, Araba osoko lekukotasun zaharrenetakoak erakusten ditu. Berriena da Bibat, Arkeologia museoa eta Karten museoa zirena —Arabako Arkeologia Museoa eta Fournier Karta Museoa— batu ondoren ireki baitzituen ateak Bibatek, Gasteizko bihotzean, Aiztogile eta Pintoreen kaleen artean, 2009ko martxoaren 29an. Beraz, eraikin berean, bi bidaia egiteko proposamena egiten du Bibat museoak, batetik, Arabaren —eta beraz, Euskal Herriaren— antzinatera eta, bestetik, Gasteizentzat hain bereizgarria izan den Heraclio Fournierren bildumara, munduko bost bilduma garrantzitsuenen artean dagoen karten sorta ezagutzera. Guztia, azken finean, ondare beraren zati da, Arabaren historiaren zati.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados