Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Iñaki Murua: "Alanbrean ibiltzea da bertsolariarena; eta irakaslearena ere bai".

  • Iazko ikasturtean Euskal Herriko 374 ikastetxetan landu zuten bertsolaritza, 20.000 ikaslek baino gehiagok. Bertsolaritzak inoiz baino leku handiagoa du, beraz, eskolan. Gaurkoan, alabaina, bertsolaritzak eskolari –hezkuntzari– zer ekarpen egin diezaiokeen aztertu nahi izan dugu Iñaki Muruarekin. Izan ere, bertsolaritzak baditu heziketarekin oso lotuak dauden hainbat ezaugarri, pentsaraztea eta hausnartzea, adibidez, baina baita hizkuntzarekiko trebetasuna, umorea eta sormena ere. Irakasleak erabil ditzakeen ezaugarriak guztiak.

    Bertsolari eta irakaslea da Murua (Gabiria, 1956). Lehenago hasi zen kantuan, eskolak ematen baino. Bertsozale Elkarteko lehendakaria da gaur egun, eta, azken 32 urtetan, Goierri eskolako irakaslea. Filosofia eta hiritartasuna eta euskara ematen ditu gaur egun batxilergoan. Irakaslearen rolaz ere hausnartu digu, bada, Muruak.

    Nolako irakaslea ez zuen izan nahi ikasi zuen lehenengo, umetan Gabirian jasan behar izan zuen Leongo maisu bati “esker”. Baina irakaslea baino gehiago, hezitzailea da Murua, halaxe aldarrikatzen du berak, “ez luke existitu behar irakasleak, hezitzaileak bakarrik existitu behar luke”. Haurrari edo gaztetxoari begietara begiratu eta estu ala gustura dagoen dakien hezitzaile integral hori estimatzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus