Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Blanca Olalde: "Kultur aniztasunak irakaskuntzan ekarri duen erronkari aurre egiteko baliabide gutxi ditugu oraindik"

  • Estereotipoen eta pentsamendu heuristikoaren arteko lotura, kulturarteko hezkuntzaren alorrean. Hori da Blanca Olalde Lopez de Aretxabaleta lantzen ari den tesiaren gaia. Kultur aniztasunean irakastea gure eskoletako “erronka berri bat” dela dio Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako Irakasleak. Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean, baloratzea eta gauza positibotzat hartu behar dela dio. Horretarako, estereotipoez jabetu eta horiek gainditzea beharrezko jotzen du. “Esaterako, ez dago oinarririk ikasle etorkinak errendimendu baxuarekin lotzeko, korrelazio ilusorio bat besterik ez da. Hemen jaiotakoen zein kanpoan jaiotakoen artean daude ikasle onak eta txarrak”.

    Korrelazio ilusorio horiek desmuntatzen laguntzeko, aniztasunari buruzko formazioa eskaintzen die Olaldek irakasleei, baina benetako aldaketa gerta dadin, hezkuntza komunitateko eragile guztiek parte hartuko duten planteamendu orokor bat egin behar dela dio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus