Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Angel Perez Gomez: "Dena ikas daiteke, bizitza osoan zehar ikasteko motibatuta bagaude eta ikasteko baldintza egokiak baditugu".

  • Angel Perez Gomez (Valladolid, Espainia, 1949) Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan hasi zen 1971n, eta ordudanik, irakasle eta ikerlari lanak uztartu ditu. Pedagogian doktore eta Didaktikako katedraduna da, eta hainbat erakunderen aholkulari izan da antolaketa, ebaluazio eta irakasleen prestakuntza gaietan.

    Huheziko Ikaskide Taldeen Jardunaldietara etorri da, eta bertan, besteak beste, oinarrizko konpetentziek egungo hezkuntza-erronkei erantzuteko hartzen duten garrantziaz jardun zuen, eta baita modu oinarrizkoagoan eskolak gaur egun dituen erronkez ere, gizartea aldatu den neurrian eskolaren erronka ere aldatu egin dela bai baitio: “Uste dut maisu-maistrak eta unibertsitateetako irakasleak ez dira guztiz jabetu gertatu den aldaketa erradikalaz, hau da, gure eguneroko praktikak funtsik gabe uzten dituen aldaketaz”.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus