Zein garrantzitsua den haurraren portaera behatzea eta, ondoren, behatutako hori interpretatzea azaldu die Alfredo Hoyuelosek, NUPeko irakasle eta Iruñeko haur-eskoletako taileristak, martxoko formazio-zikloan parte hartu duten profesionalei, Loris Malaguzziren filosofian sakonduz. Eztabaida interesgarria piztu da parte-hartzaileen artean, zalantzak sortu baitira objektiboki behatzeko gaitasunaren eta interpretazioaren mugen inguruan. Hain zuzen, guztion begiradan dagoen subjektibotasuna aitortu, eta interpretazioak taldean partekatzera gonbidatu ditu Hoyuelosek, horrela haurraren portaeraren interpretazio objektiboagoa osatzeko guztien artean.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados