Kantagintzaren bitartez eskoletan euskal imaginarioa, eta, bide batez, Euskal Herriaren bilakaera historikoa, soziologikoa, kulturala… nola landu daitekeen aztertuko dute Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda musikari eta kulturgileek Udako Topaketetan. Haien esanetan, idazle eta musikarien artean sortutako kantek eragin handia izan dute euskaldunon imaginarioan. Baina, salatzen dutenez, XXI. mendean sartuz geroztik, euskal kantagintzak, euskal kulturak bezalaxe, zentralitatea galdu du: “Egoera hori iraultzea dagokigu orain".
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados