Indarrean sartu dira ‘Arreta Goiztiarreko Esku-hartze integralari buruzko dekretua’ eta Eusko Jaurlaritzak prestatutako ‘Haurraren Garapenaren Jarraipenerako Protokoloa: arreta goiztiarra hezkuntzaren baitan’, eta gaia mahai-gainean jartzearekin batera hainbat zalantza sortu ditu hezitzaileengan eta gurasoengan. Zer aldatuko da? Nork esku-hartuko du? Nori eragingo dio? Zertan? Xabier Tapia psikologo klinikoak Arreta Goiztiarraren argi-ilunei eskaini zien hik hasi-k antolatutako udazkeneko jardunaldietako sarrerako hitzaldi nagusia. Prebentziorik egokiena haurrak ondo heztea dela azaldu zuen, eta test, eskala eta antzeko tresnei protagonismoa eman beharrean, profesionalei ematearen aldeko azaldu zen.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados