Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Idoia Arraiza: "Neskak mendekotasun-egoeran eta mutilak pribilegio artean hezi nahi ez badira, ‘klik’ egin behar du irakasleak"

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 216, 2017, págs. 18-25
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Bilgune Feministako kide da Idoia Arraiza. Bilguneak 15 urte daramatza hezkidetzaren inguruan lan egiten, 2003an Gutxienekoen Taula osatu zuten hezkuntza-eragile ugarirekin hezkidetzaren bidean konpromiso batzuk hartzeko, eta, hurrengo urtean, eskola askotan oso erabilia den Hezkidetza Gida lan-tresna praktikoa sortu zuten. Duela bost bat urte, Hezkidetza Lau Haizetara egitasmoa prestatu zuten, hezkuntza-eragileei prestakuntza, aholkularitza eta elkarlan feminista proposatzen dien plan integrala. Institutuz institutu, autodefentsa feministako lantegiak ematen ditu ikasle nerabeentzat, Emagin dokumentazio-zentroaren bidez. Baina, benetan hezkidetzan hezteko, nerabeengan eragitea adabaki bat ezartzea dela dio; irakasleek eta komunitate osoak busti behar dutela dio: “klik egin behar dute”.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno