Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Interpretatu, inprobisatu eta sortu

  • DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin musika lantzeko metodologia berria jorratu du Arantxa Zubillaga musikako irakasleak, eta baita horretan laguntzeko musika-materiala sortu ere. Musika pieza beraren interpretazioan ikasle guztiak integratzen saiatu da: bakoitzak instrumentu bat edo beste jotzen du, norbere interesen eta mailaren arabera, guztien artean musika-lan bat interpretatzea lortzeko. Gelako ikasle guztiek parte hartzeko eta taldera ekarpena egiteko moduko abestiak prestatu ditu Zubillagak, eta, klaseko aniztasunari erantzun nahi izan dio hala: “Saiatu naiz ikasle guztiak taldean integratzen eta bakoitzari bere gaitasunen arabera jarduteko aukera ematen. Nire nahia da ikasle guztiek sentitzea obra bat sortzeko lanean ekarpena egiten ari direla, bai norbera eta bai besteak”.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus