Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gorputza egoki erabili, ondo funtziona dezan

Anne Landa

  • Nork bere gorputza egoki erabiltzen irakasteko metodoa da Alexander teknika. Funtsean, printzipio nagusi batean oinarritzen da: bakoitzak bere gorputza erabiltzeko duen moduak eragina du haren funtzionamenduan, eta, beraz, erabilera nolakoa, halakoa izango da gorputzaren funtzionamendua. Azken batean, gorputzaren heziketarako metodo bat da Alexander teknika. Anne Landa akordeoilaria da, eta Musikeneko Alexander teknikako irakaslea da, gainera; Alexander teknika izeneko ikastaroa emango du Hik Hasik antolatutako Udako Topaketetan: “Oso modu praktikoan lantzen da teknika hori; pertsona bakoitzak gorputza nola erabiltzen duen aztertzen dugu, eta erabilera txarrak zuzentzeko aholkuak ematen ditugu”.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus