Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Joaquim Ruyra: Emaitzen bermea duen ikas komunitatea

  • Bartzelonako metropoli-eremuko ingurunerik pobre eta gatazkatsuenetako batean dago Joaquim Ruyra eskola publikoa. Ikasleen % 92k jatorri atzerritarra dute eta ikasleen % 40k ez dute ikasturte osoa bertan egiten. Aurreiritzi guztien kontrara, ordea, bertako ikasleek kanpo ebaluazioetan ematen dituzten emaitzak Kataluniako batezbestekoaren oso gainetik daude. Ez daukate horretarako errezeta magikorik; bai, ordea, ebidentzia zientifikoetan oinarritutako lan egiteko modu bat: ikas komunitatea, eta horixe dute arrakastarako giltza. Zuzendaritza-taldeak argi du: ikas komunitatea ezaugarritzen duten arrakastarako jardunbide guztiak zorroztasunez aplikatzen badira, eskolako errealitateak hobera egiten du, zentzu guztietan. Bertan izan dira Hik Hasi-ko kideak esperientziaren berri jasotzen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus