“Arnasguneak. etorkizuneko erronkak” artikuluari egindako iruzkin hauetan, mikel zalbideren ekarpena eskertzeaz gain, testuaren irakurketak sortutako galderak, piztutako zalantzak eta bereziki berrestea edota azpimarratzea merezi duen hainbat puntu dira aipagai. oro har, adostasun handia adierazten da, bai egiten den diagnosiarekin, bai egoerari aurre egiteko proposatzen diren erronka eta ekinbideekin. aldi berean, arnasguneen garrantzia eta zentralitatea ezbaian jartzen duten hainbat ikuspunturi lekua egiten zaio. Funtzio formalak, funtzio nazionalak, arnasguneen konfigurazioan duen eragina eta zentralitatea aztertzen da. halaber, horrekin lotuta, hedabideek eta teknologia berriek hiztunen sozializazioan duten eragin ahalmen berrituak sortzen dituen zalantza eta galderak ekartzen dira hona. horrek guztiak harreman-sare intimoetan izan dezakeen inpaktuaren kezka adierazten du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados