Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hego Euskal Herriko arnasguneak zenbatzen: Arnasguneen operatibizazioaren inguruko ekarpena

  • Autores: Iñaki Iurrebaso Biteri
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 110, 2019 (Ejemplar dedicado a: Arnasguneak: etorkizuneko erronkak), págs. 115-126
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Arnasguneei buruz teoriaren eremutik Zalbidek egindako argipen-saioak oinarri sendoa ezartzen digu arnasguneen errealitatea enpirikoki aztertzeko. hortik abiatuta, artikulu honetan, arnasguneak kuantifikatzeko ahalegina egin dugu. horretarako, lehenik, arnasguneen ezaugarriak laburtuz formulazio honetara iritsi gara: eguneroko egoera hurbiletan euskararen ahozko erabilera nagusi den gune geoterritorialak dira arnasguneak. ondoren, informazio-iturriak aukeratu eta udalerriak arnasgunetzat jotzeko zenbaki-irizpideak zehaztu ditugu. azkenik, zentsuetatik edanez, honako hurbilpen enpirikoa egin dugu: gaur egun 96 udalerrik osatzen dute hegoaldeko arnasguneen multzoa; horietan 113.215 hiztun bizi dira, hiztun guztien %4,1. ondorioz, 25 hiztunetatik bakarra bizi da arnasguneetan. Bilakaera-datuek, 1991-2011 tartean arnasguneak gutxitu eta ahuldu egin direla erakusten digute. kaleerabilerari buruzko datuekin egindako lehen azterketek, ordea, ez dute bilakaera ilun hori baieztatzen, eta arnasguneetan kale-erabilerari eutsi zaiola adierazten digute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno