Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bezero Misteriotsuaren Teknika herri-administrazioetako zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioan

Izaskun Kuartango Atxa

  • Lan honek Bezero Misteriotsuaren Teknika du aztergai, eta horrek herri-administrazioetan zerbitzu-hizkuntzaren ebaluazioa egiteko ematen dituen aukerak. Azterlanaren abiapuntua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zerbitzu-hizkuntzaren ebaluaziorako egun erabiltzen dituen tresnen deskribapena da, horien indarguneak eta mugak identifikatuz. Ondoren, bezero misteriotsuaren teknikaren ezaugarriak azaldu, eta horren erabileraren esperientzia ezberdinak jaso dira: zerbitzu publikoen ebaluaziorako egindakoak, eta zehazki zerbitzu-hizkuntzaren bermearen ebaluaziorako egindakoak ere. Azkenik, EAEko herri-administrazioetan Bezero Misteriotsuaren Teknikaren bitartez zerbitzu-hizkuntzaren eba- luazioa egiteko jarraibideak eta galdetegi eredu orokor bat proposatu dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus