Artikulu honetan elikadura-jokabidearen nahaste bat duten 74 emakumek (nerbio-anorexia restriktibodun 17, nerbio-anorexia purgatibodun 9, nerbio-bulimia ez purgatibodun 2, nerbio-bulimia purgatibodun 28 eta elikadura nahaste ez espezifikodun 18) agertzen duten nortasunaren nahasteen perfila alderatu da. Gaixoen %75ek gutxienez nortasunaren nahaste bat agertzen du, baina ez da taldeen artean desberdintasunik aurkitzen nortasunaren nahasteen kopuruari dagokionez. Maizen agertzen diren nortasu-naren nahasteak nortasunaren nahaste pasibo-agresiboa, nortasunaren nahaste eskizoidea eta saihesteagatiko nortasunaren nahasteak dira. Etorkizunari begira gai honekin harremana duten ikerketek jarraitu beharko lituzketen bide berriak aipatzen dira.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados