Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de H2ko irakaslearen "saltsa sekretua" sortzeko errezeta

María Estévez Funes

  • Hizkuntza-irakasleok zalantza hau izaten dugu beti: ondo ari naiz edo hobeto egin dezaket? Hain justu, hobetzeko gogo hori dela-eta bilatzen dugu etengabe osagai sekretua; hau da, gure ikasgeletan integratzeko zapore paregabea eskainiko digun osagai sekretua, gure eskola guztiak gozo-gozoak izateko behar dugun osagaia. Gaur egun, irakaskuntza ikusteko modu berriak daude, eta, aldi berean, gure eguneroko jarduna errazten diguten baliabide ugari ditugu eskura. Hala ere, irakasteko lan honek guztiak ez du zentzurik izango, irakaslea ez badago inplikatuta edo motibatuta. Era berean, gaur egungo ikuspegitik, ez da hain garrantzitsua prestatutako saltsa zer motatakoa den edo zer osagairekin egiten dugun. Horiekin batera, kontuan izan behar dugu beti zein izan den gure inplikazio-maila eta zenbat gozatu dugun platera planifikatzen, eratzen eta apaintzen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus