Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zirkuitu elebidunetarantz lehen pausua

Bidane Petralanda Mendiola

  • Ikerketa honetan Osakidetzaren II. Euskara Planean proposatutako euskarazko asistentzia- zirkuituak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun profesionalen eta pazienteen arteko hizkuntzamugei aurre egiteko baliabide aproposak diren jakin nahi izan da. Horretarako, zirkuituen funtzionamendua aztertu da Arrasateko ESIko urologia zerbitzuko eta Arabako ESIko haur-urologia zerbitzuko zirkuituen arduraduna elkarrizketatuz, eta horien eraginkortasuna aztertu da zirkuitudun zerbitzuak populazio eta adin-tarte bereko zirkuiturik gabeko beste zerbitzu birekin alderatuz. Emaitzek erakutsi dute zirkuituek osasun arreta euskaraz jaso nahi duten paziente kopurua neurtzeko, kontsulta guztien artean zenbat diren benetan euskaraz zenbatzeko, eta mediku euskaldunek euskaraz artatuak izan nahi duten pazienteekin euskaraz hitz egingo dutela bermatzeko balio dutela. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan mediku euskaldunak egoteak ez du bermatzen pazienteak osasun arreta euskaraz jasoko duenik; aldiz, jarrera proaktiboek, adibidez, euskarazko asistentzia-zirkuituek, horretan laguntzen dutela ikusi da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus