Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Eusle metodologia: gaztelanian finkatutako hizkuntza-ohituretatik euskarazkoetara lan-munduan

Pello Jauregi Etxaniz, Pablo Suberbiola Unanue

  • Eusle metodologia euskararen erabilera areagotzea ekar dezakeen dinamika bat da, kide guztiek gutxienez euskarazko ulermen on bat duten taldeetan aplikatzeko sortua. 2012an sortu genuen tresna, Aldahitz Ikerketa-proiektuan, hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak ikertzeko garatzen ari garen lan-ildoaren baitan. Lan honetan, 2013 eta 2016 artean hamahiru lantegitan egindako esperientzien emaitzak eskaintzen dira. Tresna sinplea eta eraginkorra suertatzen ari da metodologia hau euren hizkuntza-ohiturak euskararen aldera aldatu nahi dituzten taldeentzat eta, hala, metodologia aplikatu den kasu guztietan euskararen erabilerak gora egin du modu adierazgarrian. Erabilerari ikuspegi kolektibo batetik begiratzen diogu lan-ildo honetan, eta aztertutako esperientzietan taldea da erreferentzia, ez banakoa. Hala, metodologia horren bitartez, eratzen da dinamika berri bat non, talde-borondatea oinarri, lankide batzuen euskarazko erabilera berriak zentzua eta zilegitasuna dituen, modu horretan ohituren aldaketari atea zabalduz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus