Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa: hainbat gako

Zesar Martinez Garcia, Amaia Balda Etxarte, Imanol Larrea Mendizabal

  • Artikulu honetan Soziolinguistika Klusterra hainbat eragilerekin oraindik ere lantzen ari den ikerketa baten berri ematen da. Proiektu honen helburu nagusia hauxe da: herri eta eskualdeetan euskararen inguruko aktibazioa eragiteko gakoak identifikatzea eta aktibaziorako metodologia proposatzea. Herri aktibazioa lortu duten hainbat esperientzia aztertu ondoren eta bi gunetan egiten ari garen ondorioz detektatutako gakoak aurkezten dira. Aktibaziorako bost gako nagusi hauek aurkezten dira: lehena, behar sozial bati erantzutea; bigarrena, talde eragile kohesionatua, trakzio-lana egiten duena; hirugarrena, oinarri teoriko-ideologiko landua eta sendoa, intuizioa edota bisioa; laugarrena, antolaketari begira egitura irekiak eta horizontalak sortzeko borondatea; eta bosgarrena, administrazioaren babesa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus