Eneko Anduaga Insausti, Paula Kasares
Artikulu honek 2016ko Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketek Nafarroan emandako datuak xeheki lantzea du xede, batik bat, datuok Euskal Herriko joera orokorrari jarraiki ez dieten alderdiei erreparatuta. Nafarroan euskararen kale-erabilera handitu da eta haziera hori adinaren, gune soziolinguistikoen, sexuaren eta haurren presentziaren arabera aztertuko da. Euskararen kale-erabilera gora egite hori positiboki baloratzekoa da, halere hurrengo neurraldietan gorakadari eusten ote zaion ikusi beharko da. Azkenik, Nafarroan euskararen erabilera sendotzeko proposamen batzuk eman dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados