Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Larmor-en prezesioa kristaletan gertatzen diren aldaketen detektagailu

Irene Urcelay Olabarria, Josu Mirena Igartua Aldamiz

  • euskara

    Material batean gertatzen diren trantsizio magnetikoen eta haren egitura kristalinoaren arteko erlazioa aztertzea oso garrantzitsua da, batik bat multiferroikoak diren materialetan. Gehienetan, trantsizio magnetikoetan gertatzen diren egiturazko al-daketak gako dira trantsizioan agertzen edo desagertzen den polarizazio elektrikoaren jatorria zein den ulertzeko. Hala ere, hainbat materialetan aldaketa horiek oso txikiak dira eta horiek detektatzea oso zaila izan daiteke. Hori da aztergai dugun materialean (MnWO4) gertatzen dena. Hori dela eta, ondorio zuzenetara heltzekotan, ezinbestekoa da kristalaren egitura ikertzeko teknika oso sentikorrak erabiltzea. Egiturazko aldaketa oso txikiak aztertzeko neutroien prezesioaz baliatzen den teknika aurkeztuko dugu lan honetan, neutroien bidezko Larmor-en difrakzioa, hain zuzen ere. Nahiz eta lortutako emaitzak behin-behinekoak izan, oso argi ikusten dira zein diren teknika honen indarra eta potentzia, eta trantsizio magnetikoetan gertatzen diren egiturazko aldaketak

  • English

    The study of the interplay between magnetic transitions and the crystal structure is crucial for the investigation of multiferroic materials. In fact, the structural changes across the magnetic transitions are usually the clue to ascribe the origin of the concomitant appearance of electric polarization. Nevertheless, in some materials, those structural variations are so small that their detection is very difficult. That is the case of MnWO4. Hence, in order to reach appropiate conclusions we need to use experimental techniques which are very sensitive to crystal structure variations. In this piece of work we present an experimental technique that takes profit of the precession of the neutrons in magnetic fields in order to see those small changes in the crystallographic structures, that is, the Larmor diffraction by means of neutrons. Even if the obtained results are rather preliminary, the undoubtedly show the strength and power of this technique and the modifications of the structure across the magnetic transitions.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus