Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bernat Echepare-ren Linguae vasconum primitiae liburuaren 450 urte

Alfonso Irigoyen Echevarria

  • Euskarazko lehenengo liburua 1545 urtean argitara zen, hain-zuzen- ere Bernat Echepare-ren Linguae vasconum primitiae, eta titulua latinez badu ere testua euskarazkoa da oso-osorik, hasi eta amaitu, eta gaia poetikoa. Echepare Donibane Garazi-ri loturik zegoen, eta handik hiru kilometrora dagoen Eiheralarre-ko erretore izan zen, latinezko textuan: rectorem Sancti Michaelis veteris.

    Artean moldiztegiak hedatzen ari ziren Gutenberg alemanak 1440 urtean typographia deskubritu zuenez geroztik, eta gure hizkuntzari ere halakoren baten txanda iritsi zitzaion moldezko letretan jendartera ager ledin. Autoreak berak ere argi eta garbi zuen bere poesiazko liburua zela euskaraz lehenengo aldiz imprimatzen zena.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus