Unamunok Crítica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca tituluaz, Madrilleko Unibertsitate Zentralean, 1884ko ekainaren 20an aurkeztu zuen tesian, euskararen laguntzaz bi arazo aztertu nahi izan zituen. Batetik, euskal arrazaren arazo etnikoa eta honek Espainiako lehen bizi-lagunekin zuen harremana. Euskal iberismoaren arazoa zen hori, baina Humboldt-ek bideratu zuenetik bestetara gauzatua.
Beharbada horregatik, 1884ean euskal-iberismoaz balantzea egiteagatik, ez da bidez kanpoko esatea, hemeretzi urteko Unamuno gazteak Humboldt berri bat izan nahi zuela, kontrako joeraz bada ere… Bestetik, euskal herriaren jatorrizko kultura eta psikologia kolektiboaren arazoa aztertu nahi zuen.
Lehenik, bada Unamunoren tesia honetan, euskal historiari egiten zaion hizkuntzazko sarrera. Hizkuntzak baizik «ez gaitzake gidatu herri honen jatorriari buruzko argitze bidetan»; «euskal herriaren jatorrietara iritsi ahal izateko eta, hain erabilia den arazoan, hau da, espainiarren arbasoengan duen lekuaz azterketa egiteko, eskutan dugun bide bakarra» da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados