Artikulu honek bi zati ditu. Aurreneko zatian ibilbide teoriko bat egiten da, hausnarketak, ohartzeak eta metakognizioak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan daukaten zeresanaren inguruan eta, horrez gain, sakonago aztertzen da ezaugarri horiek eskolan nola sartzen diren eta nolako garrantzia duten estrategia horiek irakasteak eta irakaslearen rolak. Bigarren zatia e-HIZPIDE aldizkariaren hurrengo zenbakian argitaratuko da eta, bertan, ikaskuntzaz nola ohartu lantzeko hainbat proposamen praktiko egiten dira. Hain zuzen ere, honela landuko da ohartze hori: eskolan hausnarketa eginez, norberaren ikas-alorrak erabiliz eta komunikazioa zein hizkuntza bat ikasteak duen esanahiari buruzko eztabaida bultzatzen duten ikus-entzunezko materialak baliatuz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados