Egitasmo honetan euskararen ofizialtasunean eragiten duen legedia aztertu da, Euskal Autonomia Erkidegoaren administrazio orokorraren langile publikoei euskararen ezagutza eta erabilera derrigortzearen inguruan. horretarako, indarrean dauden legeak eta auzitegien ebazpenak aztertu dira, euskararen ofizialtasunaren gainekoak, zein estatuko beste hizkuntzen gainekoak. egistasmoaren hiru aztergai nagusiak honakoak dira. lehenik, euskal autonomia erkidegoko eta estatuko beste erkidegoetako berezko hizkuntzen gaineko legedien antzekotasun eta ezberdintasunak aztertu dira. bigarrenik, zerbitzu-hizkuntzaren gainean langile publiko elebidunen betebeharrak aztertu dira. eta azkenik, lan-hizkuntzaren esparruan langile publiko elebidunak euskara erabiltzera behartzean dauden mugak eta ñabardurak aztertu dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados