Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Irlanderadun berriak: jatorria, motibazioa, erabilera eta ideologia

John Walsh

  • “Hiztun berriak” deizioak biltzen ditu hizkuntza bat naturaltasunez eta erregulartasunez hitz egiten duten hiztunetatik hizkuntza hori lehen sozializazioko hasierako hizkuntzatzat izan ez duten horiek, hizkuntza hori tradizioz hitz egiten den eremu batean. Artikulu honetan, irlanderaren hiztun berrien hizkuntza jatorriari, ohiturei eta ideologiei buruzko ikerketaren emaitzak aurkezten dira. Hiztun berri horiek era askotako jatorri soziolinguistikoak dituzte, bai hazi diren familiari dagokionez, bai hezkuntza sistemaren esperientziari dagokionez ere. Horietako asko ingeles hutseko ikastetxeetara joan dira, baina adierazi dute irlanderako irakasle inspiratzaileak izan dituztela. Hiztun berriek esaten dute irlanderaren erabilerarekiko aldaketa nabarmenak izan dituztela bizitzako inflexio puntuetan (mudes), adibidez, Gaeltacht eremura (distritu irlanderadunak) bisitan joatearen eraginez edo unibertsitateko eskoletara joatean. Zer konpetentzia izan eta zenbat denbora eskaintzen dioten, hiztun berriek hainbat modutara erabiltzen dute irlandera. Batzuk kezkatuta daude irlanderaz hitz egiteko aukeren faltagatik, baina beste batzuek irlandera erabiltzen dute etxean seme-alabekin. Gaeltacht eremua garrantzitsua da hiztun berrientzako, baina era askotako iritziak daude han hitz egiten diren dialekto tradizionalen garrantziari edo autoritateari buruz. Zenbait hiztun berrik uste dute beraiek ez dutela Gaeltacht komunitateetan duten irlanderaren ezagutza maila bera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus